Athletic club
Batzar Nagusia
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Athleticek hilaren 30ean egingo du Aparteko Batzar Orokorra, eta bertan aurkeztuko dute kuotaren beherapena, besteak beste.
Athleticen Batzar Nagusia. Argazkia: EFE
Albisteak (3)
Athletic Clubeko Zuzendaritza Batzordeak hilaren 30eko Batzar Nagusian aurkeztuko duen aurrekontu proposamen berriak 'covid kuota' 120 eurotik 85 eurora jaistea islatzen du, klubak ohar batean azaldu duenez.
Kuoten sarrerak "24.631.367 eurokoak dira, urriko batzarrean bezala, pandemiaren ondorioak arintzeko proposatzen den bazkide bakoitzeko 85 euroko kopuru gehigarria aplikatzearen ondorioz, Klubari Laguntzeko Egunik izendatu gabe".
"2021-2022 denboraldirako 85 euroko zenbatekoak ohiko ekitaldi oso baten pareko diru-sarrerak olortzea ahalbidetzen du, Zuzendaritza Batzordeak 2021eko urriko batzarrean proposatu bezala", gaineratu dute oharrean.
Gainera, gastuen atalean 140,3 milioi euro aurreikusi dira, urriaren 23an atzera bota ziren kontuetako 140,4 baino pixka bat gutxiago, eta 135,9 milioiko diru-sarrerak, aurreko aurrekontuan baino milioi bat gehiago.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa