21:37

Athletic club

Athletic Club - FC Bartzelona

Vicente Calderonen jokatuko da Kopako finala, maiatzaren 25ean

Erredakzioa

Norgehiagoka Atletico Madrilen futbol-zelaian jokatuko dela erabaki du Espainiako Futbol Federazioaren Zuzendaritza Batzordeak eskua jasota egindako zozketan.

01:26
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Madrilgo Vicente Calderon futbol-zelaian jokatuko da, maiatzaren 25ean, Athleticek eta Bartzelonak jokatuko duten Errege Kopako finala, jakinarazi du Espainiako Futbol Federazioko Zuzendaritza Batzordeak.

Aurretik egindako bilera bietan ez dute akordiorik lortu eta azkenean RFEF-eko Zuzendaritza Batzordeak erabaki du, eskua jasota, finala Atletico Madril taldearen futbol-zelaian jokatuko dela.

Santiago Bernabeu izan da hasieratik Athleticen zein Barçaren aurreneko aukera, baina Real Madrilen ezezkoaren ondorioz beste berdegune bat topatzea izan dute helburu. 

Vicente Calderon Arganzuela barrutian kokatuta dagoen futbol-zelaia da eta 55.000 lagunentzako tokia dauka (4000 inguru kendu behar dira antolakuntza eta segurtasuna dela eta). Maiatzaren 20an Coldplay taldearen kontzertua hartuko du Calderonek eta bost egun geroago Kopako finala.



Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena