Athletic club
Europa League
Erredakzioa
1956-1957 denboraldian Europa Kopako finalerdietatik kanpo utzi zuten "deabru gorriek" Bilboko taldea.
Alex Ferguson, Manchester Unitedeko entrenatzailea. Argazkia: EFE
Albisteak (3)
Informazio gehiago (2)
Athleticek Manchester Uniteden aurka jokatuko du Europa Leagueko final-zortzirenetan. 1956-1957 denboraldian Europa Kopako finalerdietatik kanpo utzi zuen Manchesterrek Bilboko taldea.
Joaneko neurketan 5-3 irabazi zuen Athleticek San Mamesen Uribe (2), Markaida, Merodio eta Artetxe jokalarien golekin. Ingelesen golak Taylorrel, Violetek eta Whelanek egin zituzten. Elurra izan zen protagonistetako bat gau horretan.
Itzuliko neurketa Maine Roaden jokatu zen otsailaren 6an eta Manchesterrek kanporaketari buelta eman zion. Atsedenaldiaren aurretik Whelanek sartu zuen 1-0ekoa. Bigarren zatian, Taylorren eta Berryren golek txapelketatik kanpo utzi zuten Athletic.
Urtebete geroago, Athleticen aurka jokatu zuten hainbat jokalarik (Byrnes, Tylor, Whelan, Pegg eta Colman) Municheko hegazkin istripuan zendu ziren.
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa