Athletic club
Athletic-Lokomotiv
Erredakzioa
Athleticen eta Lokomotiven zaleen artean eraso saiakera bat izan omen da, eta Ertzaintzak esku hartu behar izan du. Atxilotutako bi errusiarrak dira, eta hirugarrena bilbotarra.
Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, istilua 18:00etan gertatu da María Díaz de Haro kalean. Antza denez, Athleticen eta Lokomotiven zaleen artean eraso saiakera bat izan da, eta Ertzaintzak esku hartu behar izan du. Agenteetako lau zauritu dira eta hiru pertsona atxilotu dituzte (bi errusiarrak eta hirugarrena bilbotarra).
Ondoren San Mameseko inguruetan istiluak sortu dira, lekukoek Efe albiste agentziari jakinarazi diotenez.
Bestalde, atzo 20 eta 30 pertsona inguruko talde batek jarraitzaile errusiarrei eraso egin zien, eta 23 urteko gazte errusiar bat Basurtura eraman behar izan zuten.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa