Athletic club
Lokomotiveko jokalaria
Erredakzioa
"Giroa da gehien kezkatzen nauena, baina era berean partidako erakargarriena da. San Mamesek giro ezberdina du", goraipatu du Lokomotiven erdilari espainiarrak.
Alberto Zapater Lokomotiveko erdilaria. Argazkia: EFE
Albisteak (1)
Athleticen aurkako partidan gehien kezkatzen diona "Katedralean bizi den giroa" dela aitortu du Alberto Zapater Moskuko Lokomotiveko erdilari espainiarrak.
"Giroa da gehien kezkatzen nauena, baina era berean partidako erakargarriena da. San Mamesek giro ezberdina du, jendeak neurketa duen bizitzeko eragatik. Espainiako girorik onena da, horregatik Athleticek erritmoa sartuko du, zaleekin duen kimikarengatik", goraipatu du Zapaterrek.
Gainera, Aragoiko jokalariak bi pertsona goraipatu ditu. Batetik Fernando Llorenteri laudorioak bota dizkio: "Jokalari ezberdina da, bera bezalako gutxi daude, garaia da, baina buruz zein oinekin ongi moldatzen da, mugimendu onak egiten ditu eta gola du… edozein taldetan joka dezake".
Era berean, Marcelo Bielsa entrenatzaile argentinarra goraipatu du Zapaterrek. Bielsaren lanak ez duela harritu ziurtatu du, izan ere, Rosarioko prestatzaileaz "ongi hitz egin" zion Matias Fernandezek
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa