Athletic club
Heriotza
Erredakzioa
Ignacio Biritxinaga hil da, klub zuri-gorriak jakitera eman duenez. Biritxinaga Athleticeko masajista izan zen 80ko hamarkadako talde ospetsuak bikoa lortu zuenean.
Natxo Biritxinaga Athleticeko masajista ohia. Argazkia: Athletic
Informazio gehiago (1)
Athleticek jakitera eman duenez, Ignacio Biritxinaga hil da. Biritxinaga Athleticeko masajista izan zen 80ko hamarkadako talde ospetsuak bikoa lortu zuenean, besteak beste.
Futbolari guztiak puntuan jartzeko ardura izan zuen Biritxinagak hainbat urtetan zehar eta Athleticek 1984an irabazitako Errege Kopan berebiziko garrantzia izan zuen masajistak. Santiago Bernabeun Bartzelonaren aurka jokatutako neurketaren atarian Biritxinagak ikuskizuna eman zuen aldageletan.
Bizi zen tentsioa ikusita eta Franco Martinez epaileak norgehiagokari hasiera emateko gutxi falta zenean, 'Biritxi' Eva Nasarrez mozorrotuta azaldu zen aldagela zuri-gorrian.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa