20:41

Athletic club

RFEF-k baieztatu du

Kopako finala Mestallan edo Calderonen jokatu da

Erredakzioa

Jorge Carretero RFEFko bozeramaileak azaldu duenez, ez dago ezer erabakita eta Athleticen eta Bartzelonaren erantzunaren zain daude. Taldeek azken hitza dutela esan du.

  • Athleticen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Athleticen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
Errege Kopako finala Mestallan, Vicente Calderonen edo Cornellan jokatuko dela baieztatu du gaur Jorge Carretero Espainiako Futbol Federakundeko (RFEF) bozeramaileak. Real Madrilek Santiago Bernabeu ez uztea erabaki eta gero, Bartzelonari eta Athletici proposatu zaizkien hiru alternatibak direla jakinarazi du Carreterok. Hala ere, bere estadioa eskaini ez duela azaldu du Espanyolek gutxi geroago.

"Espanyolek ere bere zelaia eskaini du. Valentzia dago, Calderon 25ean jokatzen baldin bada, eta Cornella. Beste proposamenik ez badago horiek dira mahai gainean izango diren bakarrak. Beti ere finala maiatzaren 25ean jokatzen bada, Calderonen maiatzaren 20an kontzertu bat baitago", adierazi du Carreterok.

Azaldu duenez, ez dago ezer erabakita eta Athleticen eta Bartzelonaren erantzunaren zain daude. Taldeek azken hitza dutela esan du RFEFko ordezkariak. Aste honetan erantzun bat ematea espero dute. "Klubekin bildu bitartean ez dago ezer erabakita, mahai gainean alternatibak jarri eta eurek erabakiko dute", gogorarazi du.



Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    20 16:15 - 19:00 PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena