Athletic club
Bigarren fitxaketa
L. E. A. | EITB MEDIA
Aurrea Vitoria taldean hasi zen Realera joan aurretik. Hamar denboraldi eman ditu txuri-urdinez jantzita.
Itxaso Uriarte. Argazkia: @AthleticClub.
Albisteak (1)
Athleticek Itxaso Uriarte Realeko erdilariaren fitxaketa konfirmatu du, 2023. urtera arte. Uriarte bilbotarrek datorren denboraldiari begira egiten duten bigarren fitxaketa da, ostegun honetan bertan Mariasun Quiñones fitxatu ostean.
29 urteko jokalaria Aurrera Vitoria taldean hasi zen futbolean jokatzen eta gero Realak fitxatu zuen. Hamar denboraldi egin ditu Donostia aldean eta 261 jokatu. Txuri-urdinekin partidarik gehien jokatu dituen hirugarren jokalaria da.
"Lehen mailan esperientziaduna da, indarra du eta goitik ondo aritzen da. Gainera, baloia jokatuta ateratzeko erantzukizuna hartzen du eta taktikoki oso zorrotza da", azaldu dute bilbotarrek.
Uriarteren eta Quiñonesen fitxaketak Iraia Iturregik zuzendutako taldek hurrengo denboraldiari begira egindako lehenengoak dira. Andrea Sierra, Jone Ibáñez, María Díaz, Marta Perea, Andere Leguina eta Leia Zarate jokalariek, bestalde, ez dute Athleticen jarraituko.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa