Athletic club
2024 arte
L. E. A. | EITB MEDIA
24 urteko jokalariak zazpi denboraldi eman ditu talde txuri-urdinean eta 158 partida ofizial jokatu ditu.
Albisteak (1)
Athleticek Mariasun Quiñones nazioarteko atezainaren fitxaketa konfirmatu du. Quiñones Realan eman ditu azken urtean eta hiru denboraldirako kontratua sinatu du, 2024ko ekainaren 30 arte.
Atezainak 158 partida ofizial jokatu ditu Realean azken zazpi urtetan. 2018-2019 denboraldian Erreginaren Kopa irabazi zuen donostiarrekin eta Atletico Madrilen aurkako finaleko jokalaririk onena izendatu zuten.
Nazioartean, 20 urtez azpikoen Munduko Txapelketa jokatu zuen 2016an, Papua Ginea Berrian, eta 2017an Herbeheretan jokatutako Eurokopa.
Athleticeko atezain berriak Andrea de la Nava eta Amaia Peña talde zuri-gorriko beste atezainekin arituko da. De la Navak 2023 arte berritu du kontratua eta Amaia Peñak 2022ra arteko akordioa du.
Quiñonesen fitxaketa talde zuri-gorriak denboraldi berrira begira duen lehen berritasuna da. Iraia Irurregik zuzentzen duen taldeak baja batzuk konfirmatu dira: Andrea Sierra, Jone Ibáñez, María Díaz, Marta Perea, Andere Leguina eta Leia Zarate, azken biak erretiroa hartuko dutelako.
¿¿ Mariasun Quiñones firma con el #AthleticClubFem hasta 2024.
— Athletic Club ¿¿ (@AthleticClubFem) July 1, 2021
¿ Atezain hondarribiarrak hiru urteko kontratua sinatu du talde zuri-gorriarekin. #OngiEtorriMariasun ¿
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa