Athletic club
Apirilaren 3an
L.E.A. | EITB MEDIA
Horiek izan dira lehendakariaren hitzak apirilaren 3an Athleticek eta Realak jokatuko duten Errege Kopako finalean ikusleak egoteko aukeraren inguruan galdetu diotenean.
Albisteak (3)
Euskal zaleek "kopako finala baino garrantzitsuagoa den partida" jokatu behar dutela ohartarazi du Iñigo Urkullu lehendariak, "birusaren aurkako partida". Hori dela era, bi euskal taldeen arteko neurketa "etxetik jarraitzeko" eskatu du, "onenaren jokoa txalotuz".
Urkulluk Eusko Jaurlaritzara iristean egin ditu adierazpenak, apirilaren 3an Sevillako Cartuja zelaian Athleticek eta Realak jokatuko duten finala ikusleekin jokatzeko aukeraren inguruan galdetu diotenean.
"Athleticeko eta Realeko zaleek, eta euskal zalego osoak, Errege Kopakoa baino garrantzitsuagoa den partida daukagu, birusaren aurkakoa, eta partida hori bakoitzak banan-bana jokatu beharrekoa da", azpimarratu du.
Finalera begira, herritar bakoitzak finala bere etxetik jarraitzeko eskatu du "onenari txaloak emanez, eta neurketa kiroltasunez jokatzearen alde eginez, eta jendearen osasuna gordetzeko helburuarekin".
Bilera, gaur
Espainiako Futbol Federazioa gaur bertan, osteguna, batzartuko da Athleticekin eta Realarekin finalaren inguruko gaiak lotzeko. Bilera horretan Andaluziako Juntako ordezkaritza bat ere izango da, Jose Maria Arrabal Kirol idazkari nagusia barne, eta Kirol Kontseilu Goreneko ordezkariak ere izango dira.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa