14:07

Athletic club

2 urte gehiago

Vencedorrek 2025era arte luzatu du kontratua

EITB MEDIA

Bilbotarrak beste bi urtez luzatu du Athleticekin duen lotura 40 milioiko etete-klausularekin.

  • Aitor Elizegi eta Unai Vencedor

    Aitor Elizegi eta Unai Vencedor. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Unai Vencedorrek eta Athletic Clubek akordioa lortu dute bi aldeak lotzen zituen kontratua bi denboraldiz luzatzeko, 2025eko ekainaren 30era arte, 40 milioiko etete-klausularekin.

20 urteko erdilari bilbotarra lehen taldean finkatu da, eta dagoeneko 19 partida jokatu ditu, horietatik 18 aurtengo denboraldian, Real Madril eta Bartzelonaren aurkako Superkopako bi partidak barne, hamaikakoan bietan.

Vencedor, Santutxutik Gazte mailako bigarren urtean Athleticera iritsi zena, aurrerapauso handiak eman ditu Lezaman. Ohorezko Mailan debut bikaina egin ondoren, Bilbao Athleticera zuzenean salto egin zuen Baskoniatik pasa gabe, eta bigarren urtean, Gaizka Garitanorekin debuta egin zuen Osasunaren aurkako partidan San Mamesen. Aurtengo denboraldian bere aukeren zain egon ondoren, zelaian ederto moldatzen dela erakutsi du, baita orainaren eta etorkizunaren balore oso sendoa dela erakutsi ere.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    25 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Urreisti-Gorka vs Laduche-Manci

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena