Athletic club
San Mamesen
L.E.A. | EITB MEDIA
Athletic Elxi gailendu zaio San Mamesen. Bilbotarrek gol gehiago egiteko aukerak alferrik galdu dituzte; Elxek ere, berdinketa lortzeko aukerak izan ditu.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Athleticek 1 eta 0 irabazi dio Elxi LaLigako 17. Jardunaldiko partidan. Neurketako gol bakarra Iker Muniainek egin du lehen zatian eta, horri esker, taldeak behar-beharrezkoak dituen hiru puntu lortu ditu. Elxek, berriz, bolada txarrean jarraitzen du eta dagoeneko hamar partida daramatza garaipenik lortu gabe.
Garaipenaren gola Iker Muniainek egin du partidako 25. minutuan. Nafarra bakar-bakarrik geratu da area txikian eta Oscar de Marcosek egindako erdiraketa errematatu du. Jokaldia Iñaki Williamsek hasi du.
Williamsek berak partida erabakita uzteko aukera argia izan du azken minutuetan, baina baloiak langa jo du. Ondoren, 88.ean, Emiliano Rigoniren jaurtiketa Unai Simonen irteera gainditu du eta ate barruan sartzear izan da Oscar de Marcosek azken segundoan baloia aldaratzea lortu duen arte.
Fitxa teknikoa:
1 - Athletic: Unai Simón; De Marcos, Nuñez, Íñigo Martínez, Yuri; Vencedor (Dani García, 66. min), Vesga; Williams (Villalibre, 82. min), Muniain (Lekue, 82. min), Berenguer (Sancet, 66. min); eta Raúl García.
0 - Elx: Edgar Badía; Barragán, Gonzalo Verdú, Josema, Sánchez Miño (Víctor Rodríguez, 46. min); Marcone; Tete Morente (Rigoni, 66. min), Raúl Guti (Nino, 78. min), Fidel, Pere Milla (Josan, 46. min); eta Carrillo (Lucas Boyé, 46. min).
Golak: 1-0, 25. min: Muniain.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa