Athletic club
Koronabirusa
eitb.eus
Kutsatutako jokalariak Iñaki Williams, Unai Lopez, Gaizka Larrazabal, Iñigo Cordoba, Unai Nuñez eta Oihan Sancet dira. Ez dute sintomarik eta euren etxeetan daude isolatuta.
Lezama
Athleticek asteazken honetan jakitera eman duenez, lehen taldeko sei jokalarik positibo eman dute asteartean, abuztuaren 11n, jokalariei, teknikariei eta lehen taldearen dinamikan dauden langileei egindako PCR probetan.
"Proba horien emaitzen artean sei positibo daude. Hauek euren etxeetan isolatuta daude eta datorren astean egingo zaizkie berriz PCR probak", adierazi du Athleticek ohar baten bidez.
Horren aurrean, eta Ligak ezarritako jarraibideei jarraituz, ostegun honetan hastekoak ziren taldeko entrenamenduak bakarka egitea erabaki du Bilboko taldeak, momentuz. Gainera, zehaztu du ostiralean beste PCR proba bat egingo zaiela emaitza negatiboa eman duten Athleticeko jokalari, teknikari eta langile guztiei.
Williams, Unai Lopez, Larrazabal, Cordoba, Nuñez eta Sancet
Talde zuri-gorriak ez du zabaldu nor diren koronabirusa duten jokalariak, baina gerora jokalariek beraiek (Iñaki Williams, Unai Lopez, Gaizka Larrazabal, Iñigo Cordoba, Unai Nuñez eta Oihan Sancet) zabaldu dute berria, euren sare sozialen bidez. Guztiek antzeko adierazpenak egin dituzte: ez dutela sintomarik eta etxean geratuko direla bakartuta hurrengo egunetan.
Iñaki Williams:
¿¿¿¿ pic.twitter.com/8AFFYIJyhQ
— IÑAKI WILLIAMS (@Williaaams45) August 12, 2020
Iñigo Córdoba:
Gaizka Larrazabal:
Unai López:
— Unai Lopez (@unai10lopez) August 12, 2020
Oihan Sancet:
Unai Nuñez:
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa