Athletic club
Javier Clemente, entrenatzaile
eitb.eus
1984ko maiatzaren 5ean izan zen. Zuri-gorriek 1-0 irabazi zuten Bartzelonaren kontra Santiago Bernabeu futbol-zelaian.
Athleticeko jokaalriak eta zaleak
Albisteak (4)
Bideoak (1)
Athletic Clubek Errege Kopako beste titulu bat irabazi nahi du. Aurkaria Reala izango da eta data erabakitzeke dago, hori bai, zaleak harmailetan nahi dituzte bi taldeek.
Zuri-gorriek altxatu zuten azken garaikurra 1984ko maiatzaren 5ean izan zen, gaur 36 urte, Santiago Bernabeu futbol-zelaian noren eta Maradonaren Bartzelonaren kontra. Daniel Ruiz-Bazan 'Dani' kapitainak izan zuen ohore hori neurketan Endika Guarrotxenak gola egin eta gero.
Franco Martinez epaileak partidaren amaiera adierazi zuen momentuan (1-0 Athleticentzat) istiluak izan ziren berdegunean jokalarien artean, kolpeak, ostikadak...
Talde zuri-gorriko entrenatzailea Javier Clemente zen eta sei egun lehenago Liga irabaztea lortu zuten bizkaitarrek. Aurrean Cesar Luis Menotti teknikariak zuzentzen zuen Bartzelona zegoen, Diego Armando Maradonaren Bartzelona hain zuzen ere.
Barakaldokoak honako taldea zelairatu zuen:
Zubizarreta; Urkiaga, Liceranzu, Goikoetxea, Nuñez; Patxi Salinas, De Andres, Urtubi; Dani, Endika (Sarabia, m.61) eta Argote (Gallego, m.87).
Eta hau izan zen 'Flaco' Menottiren hamaikakoa:
Urruti; Sánchez, Migueli, Alexanko, Julio Alberto; Víctor, Schuster, Rojo (Clos, m.63); Marcos, Maradona eta Carrasco.
100.000 zale aurrean jokatu zen finala Santiago Bernabeun.
Athleticek beste lau final jokatu ditu aspalditik, 1985ean Hugo Sanchezen Atletico Madrilen aurka galdu zuten eta 2009, 2012 eta 2015urteetan Leo Messiren Bartzelonaren kontra.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa