19:05

Athletic club

Lesioa

De Marcos hiru hilabete egongo da bajan, ebakuntza egingo baitiote orkatilan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Santander Ligako bigarren jardunaldian hartu zuen min ezker orkatilan, eta gerotik arazoekin ibili da.

  • Getaferen aurkako partidan hartu zuen min arabarrak.

    Getaferen aurkako partidan hartu zuen min arabarrak. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Oscar de Marcos Athleticeko jokalari arabarrari artroskopia bat egingo diote ezker orkatilan duen lesioa sendatzeko.

Athleticek jakitera eman duenez, Madrilgo Ruber klinikan egingo diote ebakuntza ostiral honetan, eta, aurreikuspenen arabera, hiru hilabete emango ditu zelaietatik kanpo.

Hegaleko zuri-gorriak abuztuaren 24an hartu zuen min, Getaferen aurkako lehian, Santander Ligako bigarren jardunaldian. Urriaren 6an berragertu zen Vigon, eta hil bereko 26an jokatu zituen azken minutuak ofizialki, Atletico Madrilen aurka.

Ordutik aurrera, bakarka zein gainerako taldekideekin batera entrenatu da tarteka, baina guztiz sendatu ezinda.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena