Athletic club
Primera Iberdrola
eitb.eus
Azkona, Valdezate, Damaris eta Yulema izan dira zuri-gorrien golegileak, eta Oviedo Rayorena.
Rayo Vallecano - Athletic partidako irudia. Argazkia: @AthleticClub
Athletic 1 eta 4 gailendu da Primera Iberdrola ligako 10. jardunaldian, grebaren ondorioz bi aste jokatu gabe eman ostean. Zuri-gorriek lehen zati oso ona jokatu dute eta bigarren zatian ondo eutsi diote jokoaren erritmoari.
Lehen gola 29. minutuan egin dute bilbotarrek, Azkonak egin du Oihane Hernandezek eskuin hegaletik emandako paseari esker. Bilbotarrak jaun eta jebe izan dira eta Valdezatek bigarrena egin du, atsedenaldiaren atarian.
Bigarren zatian, Unzuek kornerra atera du eta Damarisek 0 eta 3koa jarri du markagailuan, Athleticekin jokatzen duen 100. partidan.
68. minutuan, Yulema Corresek bilbotarren laugarrena egin du, jokaldi personal baten bidez. Handik gutxira, Rayok bere gol bakarra sartu du, Yael Oviedori esker (1-4).
FULL TIME I Great victory for our lionesses against @RayoFemenino!
— Athletic Club (@Athletic_en) November 24, 2019
¿¿ Azkona, Valdezate, Damaris and Yulema
1-4 I #RayoVallecanoAthletic #AthleticClubFem ¿ pic.twitter.com/HhA7Ix88wW
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa