Athletic club
Ohiko Batzar Nagusia
Erredakzioa
Klubeko Zuzendaritza Batzordeak azaldu dituen 2018-2019 eta 2019-2020 denboraldietako aurrekontuak onartu egin dituzte bazkide konpromisarioek Ohiko Batzar Nagusian.
2019ko Athleticen Batzar Nagusia. Argazkia: EFE
Athleticeko bazkide konpromisarioek onartu egin dituzte Aitor Elizegi presidente duen Zuzendaritza Batzordeak aurkeztutako 2018-2019 eta 2019-2020 denboraldietako aurrekontuak.
2019-2020 denboraldirako, 132,8 milioi euroko aurrekontua eta 125.000 euroko superabita onartu dute bazkide konpromisarioek, aldeko 284 boto (% 47,3), eta kontrako 274 boto (% 46) emanda. Aurreko denboraldiko aurrekontua, berriz, aldeko 321 boto (% 53,5) eta aurkako 240 (% 40) emanda onartu dute.
Horrez gain, estatutuak birmoldatzea onartu dute bazkide konpromisarioek. 409 bazkidek (% 68,1) bozkatu dute horren alde, eta 156 bazkidek (% 26), berriz, kontra bozkatu dute.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa