Athletic club
Ofiziala
Agentziak | Erredakzioa
Jokalariak ez du etete klausularik izango. Akordio honen bidez, jokalari nafarra 2020ko ekainean Osasunara joateko asmoa zuela zioten zurrumurruekin amaitu dute.
Albisteak (3)
Raul Garcia Athletic Clubeko jokalariak urtebete luzatu du talde bilbotarrarekin duen kontratua, 2021eko ekainaren 30a arte eta etete klasularik gabe, klubak berak aditzera emandakoaren arabera. Jokalariaren kontratuak ez du etete klausularik izango.
"Raul Garciak prentsaurrekoa emango du igandean, uztailak 21, 12:00etan, San Mameseko Jose Iragorri prentsa aretoan", esan dute Athleticeko arduradunek. Raul Garcia taldeak azken bost urteetan izan duen jokalari garrantzitsuenen artean dago.
Nafarra, 2015-16 denboraldian iritsi zen Bilbora Atletico Madril taldetik. Guztira, 169 partida jokatu ditu lehoiekin eta 48 gol egin ditu. Datu horiekin, Garcia erreferentea da taldearen barruan.
Kontratua luzatzearekin, Osasunara joango zela zioten zurrumurruak ezer ezean geratu dira. Azken asteetan zabaldutakoaren arabera, jokalariak talde gorritxora joateko asmoa zuen ekainaren 2020an kontratua amaitu bezain laster.
¿ Errendimendua
¿ Profesionaltasuna
¿ Nortasuna
¿ Lidergoa
ARRAZOI ASKO DIRELA ETA...
¿ ¿ https://t.co/4gNYxOI5xx#RaúlGarcía2021 ¿ pic.twitter.com/KgeW3y5Df2
— Athletic Club (@athletic_eus) July 20, 2019
Hurrengo zuzenekoak
19 | 20:45 - 22:45 | ESKUBALOIA | EHF: Chrobry Glogow vs Bidasoa Irun |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa