Athletic club
Fitxaketa
eitb.eus
Jokalari zuri-gorri ohiak Athleticen bigarren taldea zuzenduko du hurrengo bi denboraldietan, eta kontratua beste denboraldi batez luzatzeko parada izango du.
Joseba Etxeberria. Argazkia: Athletic Club
Joseba Etxeberria elgoibartarra izango da Bilbao Athleticeko hurrengo entrenatzailea, Aritz Solabarrietaren lekukoa hartuta. Jokalari zuri-gorri ohiak bi denboraldirako kontratua sinatu du, eta beste bat luzatzeko aukera izango du.
Athleticen aritutako Jorge Perez eta Iñigo Lizarralde arituko dira horrekin batera lanean, laguntzaile gisa. Halaber, Dani Aranzubia izango da atezainen entrenatzailea, eta Edu Estibarizek prestatzaile fisiko lanetan jarraituko du.
Elgoibarko aurrelariak 15 denboraldiz jokatu zuen Athleticekin, eta 514 partida ofizialetan hartu zuen parte zuri-gorriz jantzita.
Behin jokalari gisa erretiroa hartuta, entrenatzailearen ibilbideari heldu zion. 2012-2013 denboraldian, Euskal Ligako Kadete taldea zuzendu zuen Lezaman. Gazteen Maila Nazionalean eta Ohorezko Mailan aritu eta gero, Ernesto Valverderen laguntzaile modura hasi zen 2015ean, lehen taldeko talde teknikoaren barruan, eta Superkopa irabazi zuen.
Hurrengo urtean, Basconia zuzendu zuen Hirugarren Mailan. 2017-2018 denboraldian, Amorebietara gidatu zuen, Bigarren B Mailan. Ondoren, 2018ko otsailean, Bigarren Mailan dagoen Tenerifek deitu zion. Kanarietako taldea arrisku postuetatik atera ostean, denboraldia bertan hasi zuen; bosgarren jardunaldian, baina, kargutik kendu zuten.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:50 - 12:15 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:20 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa