Athletic club
Ofiziala
eitb.eus
Ekainaren 30ean amaituko zaie kontratua, eta datorren denboraldian ez dute Athletic Cluben jarraituko.
Iturraspe eta Rico
Ander Iturraspe eta Mikel Rico jokalariek ez dute Athletic Cluben jarraituko.
Ander Iturraspe azken 11 denboraldietan aritu da Athletic Clubeko lehen taldean, eta 320 partida ofizial jokatu ditu. Mikel Rico, bere aldetik, azken 6 denboraldietan aritu da Bilboko taldean, eta 176 partida ofizial jokatu ditu. 2015. urtean Superkopa titulua lortu zuen taldeko kide izan ziren biak.
Athletic Clubek bere esker ona adierazi die klubaren alde erakutsi duten "engaiamendu, profesionaltasun eta dedikazioagatik", eta beren kirol etorkizunean onena opa die.
Horrenbestez, aipatu bi jokalarien etorkizuna zein izango den behin ezagutzera emanda eta Alex Remiro atezainak Bilbon ez duela jarraituko jakina denez, aurtengo denboraldian kontratua amaitzen duten beste bi jokalariren egoera argitzea besterik ez zaio geratzen talde zuri-gorriari, hau da, Aritz Aduriz donostiarraren eta Markel Susaeta eibartarraren egoera, hain zuzen ere.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa