Athletic club
Saria
Agentziak | Erredakzioa
Aurrelariak "hilabete biribila" egin duela azpimarratu dute Ligako arduradunek, eta Williams oinarrizko jokalaria izan dela Gaizka Garitano entrenatzaile denetik.
Iñaki Williams, Gironaren aurkako partidan. Argazkia: Efe.
Iñaki Williams Athleticeko aurrelaria urtarrileko "Jokalari Onena" izendatu du LaLigak. Beste bi hautagai zeuden saria lortzeko: Antoine Griezmann (Atletico Madril) eta Raul de Tomas (Rayo Vallecano).
Ligako arduradunek azpimarratu dutenez, Williamsek "hilabete biribila" egin du, eta oinarrizko jokalaria izan da Gaizka Garitano bilbotarren entrenatzailea denetik.
Williamsek hiru gol egin ditu urtarrilean jokatutako lau partidetan. Lehenengoa, Athletici Celtaren etxean garaipena eman zion gola (1-2), 18. jardunaldain.
Hurrengo partidan, San Mamesen Sevillaren aurka jokatutakoa, taldearen bi golak egin zituen, 2 eta 0eko garaipena lortzeko. Ordura arte bi urte, hilabete bat eta 9 egun zeramatzan, 40 partida, etxean golik sartu gabe.
Aurrelariak, gainera, 103 partida jarraian jokatu ditu Ligan, eta Andoni Zubizarreta eta Estanis Argoteren parean jarri da.
Williamsek igandean jasoko du saria, San Mamesen, Athleticek Bartzelonaren aurka jokatuko duen partidaren atarian. Kerman Lejarraga boxealari bizkaitarra, eta Welter pisuko Europako txapelldunak emango dio saria.
Datorren igandean @FCBarcelona_cat en aurkako partidaren atarikoetan, @Williaaams45 ek @LaLiga ko Urtarrilaren Jokalari Onenaren saria jasoko du.
— Athletic Club (@athletic_eus) 7 de febrero de 2019
Zorionak Iñaki! ¿#AthleticClub pic.twitter.com/Bal2WyVIrt
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa