15:46

Athletic club

Ofiziala

Vicente, Vencedor eta Oleagari kontratua berritu die Athleticek

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Muniain, De Marcos eta Balenziagari kontratu luzatu ostean, talde zurigorriko Batzorde Kudeatzaileak harrobiko jokalariei ere berritu die.

  • Iñigo Vicente. Argazkia: @AthleticClub

    Iñigo Vicente. Argazkia: @AthleticClub

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athleticeko Batzorde Kudeatzaileak Vicente, Vencedor eta Oleagari kontratua berritu die. Azken asteotan Muniaini, De Marcosi eta Balenziagari kontratua berritu ostean, harrobiko jokalarien unea iritsi da oraingoan.

Iñigo Vicente, Athleticeko harrobiko jokalaririk preziatuenetakoa omen da, eta pasadan denboraldiaurrean lehen taldearekin aritu zen Eduardo Berizzoren aginduetara. 2023raino luzatu du, beraz, Vicentek kontratua 40 milioi euroko klausularekin.

Talde zurigorriak beste bi albiste ere eman ditu, Vicenteren berriztapenaz gain, Unai Vencedorrenaren eta Hodei Oleagaren kontratuen berri ere eman du. Vencedorren kasuan, Bilbao Athleticeko erdilariak 2023ra arte sinatu du eta Oleaga atezainak 2022raino berritu du.

Josu Urrutiak, Jon Muñozek eta Jokin Garateak osatzen duten Batzorde Kudeatzaileak eskumena du erabaki hauek hartzeko, datorren abenduaren 27an presidente berria aukeratzen denera arte.

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena