Athletic club
Hauteskundeak
eitb.eus
Athleticeko presidente izateko aurrehautagaiak eguerdian aurkeztu ditu sinadurak, Ibaiganen. Aitor Elizegiren hautagaitzak, berriz, arratsaldean aurketzuko ditu bereak.
Albisteak (4)
Alberto Uribe-Echevarria Athleticeko presidente izateko aurrehautagaiak hiru mila sinadura baino gehiago aurkeztu ditu eguerdian, Ibaiganen.
Sinadurak aurkezteko epea gauerdian amaituko da eta aurrehautagaiek gutxienez 2.069 aurkeztu behar dituzte hauteskunde-prozesuan aurrera egiteko. Aitor Elizegi sukaldari eta aurrehautagaiak arratsaldean aurkeztuko ditu bereak.
Bestalde, Uribe-Echevarriak bere hautagaitza osatuko duten beste hiru kide iragarri ditu: Jose Ramon Garai Bizkaia pilotalekuko egungo kudeatzailea eta Jaurlaritzako Kirol zuzendari ohia; Unai Arzubiaga eta Carlos Ortiz.
Garai, Arzubiaga eta Ortiz kontuan hartuta, 16 dira Uribe-Echevarriaren hautagaitza osatzen duten kideak: Mario Fernandez Elejalde, Iñaki Ahedo, Javier Olabarri eta Genar Andrinua, Javer Aldazabal, Ramón Alkorta, Elaia Gangoiti, Izaskun Larrieta, Izaskun Kortajarena, Borja López, Laura Martínez, Silvia Muriel e Ignacio Palacios-Huerta klubeko zuzendaritzako kide ohiak.
Hauteskundeak abenduaren 27an egingo dira.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa