19:52

Athletic club

San Mamesen, 20:45ean

Athleticek arnasbidea aurkitu nahi du Kopan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Huesca izango du aurkari San Mamesen, Errege Kopako final-hamaseirenetako joaneko partidan.

  • Athleticeko jokalariak gol bat ospatzen Ligan, San Mamesen jokatutako Huescaren aurkako partidan.

    Athleticek eta Huescak bina egin zuten Ligako bigarren jardunaldian. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athleticek eta Huescak indarrak neurtuko dituzte gaur, asteazkena, San Mamesen, Errege Kopako final-hamaseirenetako joaneko partidan. Batak zein besteak Ligan bizi duten egoera zailaren lasaigarri gisa baliatu nahi dute norgehiagoka, MTVko kontzertuak zirela-eta bere garaian jokatu ezin izan zena.

Huescakoak Lehen Mailako azken postuan daude sailkatuta (7 puntu); bilbotarrak ez daude askoz hobeto, 18. tokian baitaude, 11 punturekin. Harrigarria bada ere, talde biek ondo ekin zioten txapelketari, bakoitzak bere lehen neurketa irabazi baitzuen: Athleticek, Leganesen aurka, etxean; Huescak, Eibarren kontra, Ipuruan.

Hortik aurrera, hamabi lehia jarraian kateatu dituzte garaipenik lortu gabe. Gainera, bigarren jardunaldian elkarren aurka jokatu zuten, Bilbon, eta bina egin zuten.

Horrenbestez, etxekoen aldetik Eduardo Berizzok ezin izango ditu erabili joan zen igandean, Getaferen aurkako partidan, lesionatu ziren Raul Garcia eta Mikel Balenziaga, ezta aurretik min hartuta zebilen Mikel Rico ere.

Kontrara, entrenatzaile argentinarrak Yuri Berchiche jokatzeko gertu izango du, eta Yeray Alvarezek ere minutu batzuk izan ditzake. Ezker hegalekoari dagokionez, ezin izan zuen igandean parte hartu, hiru partidako zigorra jaso baitzuen Ligan, Atletico Madrilen kontrako neurketaren ostean epaileak atera zizkion txartelengatik.

Berizzok astearte honetan eman duen prentsaurrekotik antzeman daitekeenez, Unai Simon atezainak eta Aritz Adurizek hasieratik joka dezakete. Horrez gain, Raul Garciaren lesioak aukera eman diezaieke Gorka Guruzeta, Iñigo Cordoba edota Cristian Ganeari. Dena dela, zuri-gorrien teknikariak azaldu duenez, ez du aldaketa asko egingo igandeko taldetik, "jarraitutasuna" eman nahi baitio hamaikakoari.

Bisitarien aldetik, Huescarentzat partida ez dator sasoi onean, aitzinean aipatu legez, bera baita sailkapeneko azkena. Haatik, hobetzen dagoela dirudi, sentsazioen aldetik behintzat. Gora egin du joko arloan, baina hobekuntza horrek ez du islarik izan emaitzetan. Izan ere, Leo Francoren ordezko gisa jarri duten Franciscoren etorrerak ez die puntu gehiago ekarri.

Asteazken honetako lehiari begira, litekeena da Ligan minutu gutxien izaten ari diren jokalariek zelai gainean jarduteko aukera izatea.

Balizko hamaikakoak:

Athletic: Unai Simon, Capa, Unai Nuñez, Iñigo Martinez, Yuri Berchiche, Dani García, Beñat, Muniain, Susaeta, Williams eta Aduriz.

Huesca: Werner, Miramon, Insua, Semedo, Brezancic, Aguilera, Sastre, Gurler, Rivera, Gallar eta Longo.

Epailea: Gonzalez Gonzalez.

Futbol-zelaia: San Mames.

Ordua: 20:45.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena