Athletic club
1-1
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Zurigorriek ez dute egoera irauli jaitsiera postuetan egon arren. Aurrea hartu dute Nolaskoainen golari esker, baina ezin izan diote abantailari eutsi eta 76. minutuan berdinketaren gola iritsi da.
Athleticek bolada txarrean murgilduta dirau, puntu bakarra eskuratuz. Argazkia: EITB
Albisteak (3)
Athleticek bolada txarrean murgilduta dirau, puntu bakarra eskuratuz. Berdinketa nagusitu da San Mamesen, igande honetan, Getaferen aurkako partidan.
Gauzak horrela, Eduardo Berizzo entrenatzaileak gidatzen duen taldearen egoera delikatua luzatzen dihoa, jada hamabi neurketa baitira garaipena erdietsi gabe. Jaitsiera postuetan dira, gainera, zurigorriak, eta hala eta guztiz ere, berdinketa soilik eskuratu dute norgehiagoka honetan.
Athleticeko entrenatzaile batek izan duen inoizko boladarik txarrena bizi du Berizzok aurreko jardunaldian Wandan erdietsitako emaitzaren ostean, beste behin ere, ezin izan baitzioten abantailari eutsi.
Igande honetan, aurrea hartu du Athleticek 67. minutuan Peru Nolaskoainen golari esker. Beñat Etxebarriak erdiratutako jaurtiketa buruz atean sartuz; hamar minutu geroago, ordea, Jaime Matak berdinketaren gola egin du.
Zurigorriak neurketaren nagusitasuna bere egiteko asmoarekin zelairatu dira, baina Getafekoak izan dira aurkariaren ate ingurura hurbiltzen lehenak.
Athleticek bere aldetik, De Marcosen iritsiera bat izan da eragindako jokaldirik arriskutsuena, baina ez du Williams bere horretan aurkitzerik izan eta azken honek penalti parean jaurtiketa egin arren, David Soriak gelditu egin du.
Getafek bestalde, bere aukerak izan ditu Maksimovic, Amath eta Foulquierren jaurtiketekin lehen zatian, baina ez du asmatzerik izan.
Minutuek aurrera egin ahala, dinamika ez da Athleticen aldekoa izan, Raul Garcia eta Balenziaga lesionatu egin baitira; biak ezker hegalekoak.
Berizzok fitxak alderatu eta hona hartutako erabakia aldaketei dagokienez: Cordoba zelairatu da Raul Graciaren ordez, eta Nolaskoain Balenziagaren ordez; beraz, Iñigo Martinez izan da hegalera mugitu dena.
Hain zuzen ere, horietako bat izan delarik markagailua zurigorriz jantzi duena, zein eta Bilbao Athleticen eta lehen taldearen artean dabilen jokalaria, Peru Nolaskoain. Denboraldiko bere bigarren gola egin du, gainera, debuta egin duen lehen urte honetan.
Hala ere, poztasunak ez du asko iraun San Mameseko harmailetan, presioak jota taldeak ezin izan baitio abantailari eutsi eta Getafek berdinketa eskuratu du (1-1). Alegia, zurigorrien defentsak ezin izan du bere horretan mantendu eta huts egin du.
Bakar-bakarrik gelditu da Mata Athleticeko atearen aurrean, eta hortaz, Herreriren begietan. Amathek huts egindako erremateaz baliatu da atea barrura baloia sartu eta berdinketa ezartzeko.
Talde bizkaitarreko jokalariak, behin Adurizekin zelaian, aukerak sortu dituzte, baina luzapenean Getafek hiru aukera garbi izan ditu eta zurigorriek ez dute hori kudeatzerik izan; hortaz, epaileak partida bukatutzat ematea soilik eskatzen zuten.
Azken unean, gainera, Iñigo Martinezek Matari egindako penalti bat eskatu du Getafek. Hala ere, epaileak ez du horretan azpimarra egin eta berdinketarekin eman zaio amaiera norgehiagokari San Mamesen.
Fitxa teknikoa:
1 - Athletic: Iago Herrerin; De Marcos, Unai Nuñez, Iñigo Martinez, Balenziaga (Nolaskoain, 61.m); San Jose, Beñat, Muniain; Susaeta (Aduriz, 80.m), Williams eta Raul Garcia (Cordoba, 58.m).
1 - Getafe: David Soria; Damian, Djene, Cabrera, Antunes; Foulquier (Portillo, 74.m), Arambarri, Maksimovic, Amath (Cristoforo, 90.m); Jorge Molina (Angel, 74.m) eta Mata.
Golak: 1-0, 67.m: Nolaskoain. 1-1, 77.m: Mata.
Epailea: Iglesias Villanueva.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa