Athletic club
Hautagaitza
ERREDAKZIOA | EITB.EUS
Mugimenduak daude Athleticeko hauteskunde prozesuaren inguruan, baina, momentuz, ez du inork aurrerapausorik eman. Hala ere, badira susmoak bi multzo berriren izenak baitira mahaigainean.
'Athletic indartu' taldeak hauteskundeetara aurkezteko asmoa du. Argazkia: EITB
"Athletic indartu" taldeak hauteskundeetara aurkezteko asmoa du. Mugimenduak daude talde zurigorriko hauteskunde prozesuaren inguruan, baina, momentuz, ez du inork aurrerapausorik eman.
Azken egunetan bi multzo berriren izenak agertu dira. Batean, Aitor Elizegi sukaldaria ari da lanean, eta bestearen berri, Gara egunkariaren bidez iritsi zaigu ostegun honetan: "Athletic indartu" taldea. Horiek ere, lanean ari dira, baina ikustear dago azken urratsa ematen dute edo ez.
EITBtik beraiekin harremanetan jarri nahi izan dugu eta diru bermea ordaintzeko arazorik izango ez luketela adierazi digute. Batetik, ahalmena badutelako eta bestetik, liteekeena baita egungo zuzendaritzako kideren bat, euren hautagaitzan izatea.
Modu horretara, ez lukete 18 milioi inguruko bermea ordaindu beharrik izango eta presidente gaia emakumezkoa izatea nahi lukete.
Gauzak horrela, datorren asteazkenean zabalduko da hautagaitzak aurkezteko epea.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa