Athletic club
Liga
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Neurketak 3, 10 eta 17 egunetan jokatuko dira eta zurigorriak Levante, Girona eta Alaves izango dituzte aurkari asteko eta ordu berean. Horien aurretik, ordea, Getaferen aurka lehiatu beharko dira.
Rayo-Athleticen artxiboko argazkia. EFE
Athleticek hiru astelehen jarraian jokatuko ditu abenduan, hain zuzen ere, 3, 10 eta 17 egunetan. Levante, Girona eta Alaves izango dituzte aurkari zurigorriek 21:00etan, Santander Ligako 14, 15 eta 16 jardunaldietan.
Hitzordu nagusietako bat Alavesen aurkako derbia izango dugu, zeina ostegun honetan jakinarazi duen Ligak.
Hiru neurketa horien aurretik, ordea, Getaferen aurka lehiatu beharko da Katedralean azaroaren 25ean, 12:00ean, 13. Jardunaldiko norgehiagokan.
Ondoren, Valladolid hartuko dute zurigorriek urteari amaiera emateko, abenduaren 22ean, 20:45an, 17. Jardunaldiaren baitan.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa