Athletic club
Zurrumurrua
Agentziak | Erredakzioa
Aurrelari nafarrak Tottenham taldearekin kontratua amaituko du udan eta Espainiako ligara bueltatzeko nahia adierazi du berriro ere. Gainera, ez du Athleticera bueltatzeko aukera baztertu.
Llorente Tottenham taldearekin entrenatzen. Argazkia: EFE
Fernando Llorentek, Tottenham Hotspur taldeko aurrelariak, Espainiako ligan jokatzeko duen nahia adierazi du berriro ere, eta, gainera, ez du Athletic Clubera bueltatzeko aukera baztertu.
Udan aurrelari nafarrak kontratua amaituko du Tottenham Hotspur taldearekin eta denboraldi amaieran libre egon daiteke. Hori kontuan hartuta, PSVren aurkako Champions Leagueko partidaren amaitzeran, hurrengo denboraldian LaLigara bueltatzeko duen nahia aditzera eman du gune mistoan, Athletic bere lehenengo aukera dela iradokiz: ‘Etxetik kanpo urte asko eman ditut. Espainiako ligara bueltatzea izugarri gustatuko litzaidake’.
San Mamesera bueltatuko dela esaten duen zurrumurrua oso handia da, eta horren inguruan, Athleticek jokalari moduan hazteko aukera eman ziola eta bertan bizitzako “momenturik goxoenak” bizi izan dituela azaldu du Llorentek. Baina denboraldi amaieran izango dituen aukerak kontuan hartuta erabakiko duela gaineratu du.
Athleticen egoerari buruz, bere taldekide ohiak mailarik altuena ematen ari ez direla ikusita sufritzen ari dela adierazi du jokalari nafarrak. Hala ere, baikor agertu da, eta hurrengo partidak irabazi eta taldea dagoen egoeratik irtengo dela ziurtatu du.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa