Athletic club
Kontratu-berritzea
eitb.eus
Jokalari gipuzkoarrak 2024ko ekainaren 30era arte berritu du kontratua Athleticekin eta 60 milioi euroko etete-klausula izango du.
Albisteak (2)
Athletic Clubek eta Peru Nolaskoain jokalariak akordioa sinatu dute bi aldeak lotzen dituen kontratua berritzeko 2024ko ekainaren 30era arte. Futbolari gipuzkoarrak 60 milioi euroko etete-klausula izango du.
Nolaskoain (Zumaia/Gipuzkoa, 1998-10-25), 2015ean heldu zen Lezamara talde jubenilean jokatzeko. Ondoren, Bilbao Athleticen bi denboraldi (2016-2018) jokatu zituen, eta 2018ko udan Eduardo Berizzok deitu zuen lehen taldearen denboraldi-aurrea egiteko. Maila ona eman zuen, eta entrenatzaileak lehen taldean gera zedila erabaki zuen.
Debuta egin zuen lehen taldearekin Leganesen aurka Ligako lehen jardunaldian. Huescaren aurka ere jokatu zuen bigarren jardunaldiko partida. Iragan asteburuan, Bartzelonaren aurka minutu batzuk jokatu zituen Camp Noun, lesionatu egin zen Iñigo Martinez ordezkatuz.
Athletic Clubek eta @perunolaskoain jokalariak akordioa sinatu dute eta horren arabera jokalariak gurean segituko du 2024ko ekainaren 30era arte.
— Athletic Club (@athletic_eus) 2 de octubre de 2018
Deuseztatze klausula 60 milioi eurokoa izango da. #AthleticClub pic.twitter.com/55Uj6YHoWw
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa