15:44

Athletic club

Betis-Athletic

Adurizek gainkarga du eskuin izterrean eta argitzear da jokatzeko egongo ote den

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Muniainekin batera, zalantza izango da Aduriz ere Betisen aurkako neurketarako. Berizzo entrenatzaileak, ordea, "deialdian jokalaririk baztertzen ez duela" esan du eta larunbatean erabakiko duela.

  • Aritz Aduriz, Athleticeko jokalaria. Argazkia: EFE

    Aritz Aduriz, Athleticeko jokalaria. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Aritz Adurizek gainkarga muskularra du eta Iker Muniainen lesioarekin bat, zalantza izango dira biak ala biak igande honetan, 20:00etan, Athleticek Benito Villamarinen Betisen aurka jokatu duen partidan.

Talde bilbotarrak argitaratutako medikuaren jakinarazpenaren arabera,  jokalariak sobrekarga du eskuin izterreko atzeko aldean eta "bilakaeraren zain dago". Berizzok adierazi duenez, azken orduko honek, berriz, ez du Betisen aurkako neurketatik baztertzen.

Larunbat honetan erabakiko omen du zurigorrien entrenatzaileak behin betiko deialdia, eta azken entrenamenduaren ostean izango da zehazki, orduan jakingo baitu ziurtasun osoz jokalarien egoera zein den.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    17 12:50 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Hamahirugarren etapa
    18 22:10 - 00:45 PILOTA | B Serieko Buruz Buruko Txapelketa (finalerdiak): Larrazabal vs Salaberria / Agirre vs Egiguren V

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena