Athletic club
Negoziazioa
eitb.eus
ETBk jakin duenez, ez Athleticek ez atezainak ez dute aurrerapausorik eman bi aldeen arteko negoziazioei ekiteko. Remirok kontratua bukatzen du denboraldi amaieran eta ez da deialdietan sartzen.
Alex Remiro, Athleticen entrenamendu baten. Argazkia: EFE
ETBk jakin duenez ez da aurrerapausorik egon Athleticen eta Alex Remiroren arteko negoziaketan, bi aldeak lotzen dituen kontratua berritzeko. Atezainari 2019ko ekainaren 30ean amaitzen zaio kontratua talde zuri-gorriarekin.
Athleticek ez du pausorik eman negoziazioak berrabiarazteko, ezta Remirok berak ere. Chelseak Kepa Arrizabalaga fitxatu eta Iago Herrerin lesionatu ostean, ematen zuen Remiro izango zela Athleticeko atezain titularra lehen jardunaldietan, baina kontratu-berritzearen gaia dela eta, klubak Unai Simon berreskuratu zuen Elxera utzita bidali ondoren, eta atezain arabarrari eman zion Athleticen atea zaintzeko ardura.
Alex Remiroren ordezkariak ETBri jakinarazi dionez, atezainak ez du pausorik emango negoziazioak berrabiarazteko, uste baitu Athletic dela lehen pausoa eman behar duena.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:50 - 12:15 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:20 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa