15:24

Athletic club

Komunikatua

Williamsek barkamena eskatu du bere bikotearekin izandako eztabaidaren irudien ostean

Erredakzioa

Athleticeko jokalariak eta bere bikoteak Bilboko Aste Nagusian izandako eztabaida baten bideoa birala egin da, eta aurrelari zuri-gorriak komunikatu bat plazaratu du, barkamena eskatuz.

  • Iñaki Williams. Argazkia: EiTB

    Iñaki Williams. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñaki Williams, biralak egin diren irudi batzuen protagonista izan da. Athleticeko jokalariak, bere bikotearekin Aste Nagusian izandako eztabaida baten bideoa birala egin da sare sozialetan eta aurrelari zuri-gorriak barkamena eskatu du komunikatu baten bitartez.

"Gure bizitza pribatuko eztabaida baten irudiak aireratu direla ikusita, nire bikoteak eta nik barkamena eskatu nahi dugu, bertan erakusten dugun portaera txarragatik. Damututa gaude irudietan eskaini dugun portaerarengatik. Bestalde, gure borondatearen aurka norbaitek grabatu eta aireratu dituen irudiak ez zabaltzeko jaso ditugun estortsio-saiakerak gure lege-ordezkarien eskuetan daudela jakinarazi nahi dugu", dio Iñaki Williamsen komunikatuak.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena