Athletic club
Lehen jardunaldia
AGENTZIAK
Partida bana amaitu behar zela ematen zuenean, 92. minutuan, Iker Muniainek gola egin du eta talde zuri-gorriak lehen hiru puntuak eskuratu ditu.
Peru Nolaskoainek gola sartu du bere estreinaldian. Argazkia: EFE
Luzapenean lortutako garaipenarekin hasi du ibilbidea Eduardo Berizzoren Athletic berriak San Mamesen. Iker Muniainek sartu du gola, 92. minutuan, Ander Capak egindako erdiraketa bat baliatuta. Markel Susaetak eta Iñaki Williamsek baloia pasatzen utzi ostean, Munianek jaurtiketa gogor batekin zulatu du Ivan Cuellarren atea.
Partidako lehen gola Peru Nolaskoain gazteak egin du. Unai Lopezek ateratako kornerra buruz errematatu du. Minutu gutxira, baina, Leganesek norgehiagoka berdintzea lortu du. Nabil El Zharrek eskuin hegaletik egindako jokaldi bikain baten ondotik sartu du gola Jonathan Silvak.
Athleticek ez du partida ona jokatu, eta agerian geratu da hobetzeko asko duela, baina azkenean garaipena lortu du.
Fitxa teknikoa
Athletic: Unai Simon; De Marcos (Capa, 65. min), Yeray, Nolaskoain, Yuri Berchiche; Dani Garcia, Unai Lopez (Raul Garcia, 76. min), Muniain; Susaeta, Williams eta Aduriz (Cordoba, 71. min).
Leganes: Cuellar; Juanfran, Ezequiel Muñoz, Siovas, Raul Garcia; Ruben Perez, Gumbau; El Zhar (Ojeda, 65. min), Jonathan Silva; Eraso (Michael Santos, 57. min) eta Carrillo (En Nesyri, 84. min).
Golak: 1-0, 28. min: Nolaskoain. 1-1, 33. min: Jonathan Silva. 2-1, 92. min: Muniain.
Epailea: Adrian Cordero Vega.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa