Athletic club
Lesioa
Agentziak | Erredakzioa
Lesioaren larritasunaren arabera, baliteke Herrerinek Ligako lehen hiru partidak galtzea, lehiaketak lehen etena egin arte. Horrela izanez gero, Alex Remiro izango litzateke atezain titularra.
Iago Herrerin. Argazkia: Efe.
Iago Herrerin atezainari besoa immobilizatu diote osteguneko entrenamenduan izandako lesioaren ondorioz. Horrela, litekeena da Athleticek Ligan abuztuaren 20an jokatuko duen lehen partidan baja izatea. Egun horretan Leganes izango dute aurkari bilbotarrek San Mamesen.
Athleticek aditzera emandakoren arabera, jokalariari egindako azken osasun azterketek lesio "moderatu-larria" antzeman dute "eskuineko bizeps brakialaren heren distalean".
Ondorioz,"mindutako besoa immobilizaturik dauka hesgailu funtzionalarekin eta hurrengo egunetan tratamendurik egokiena zehaztuko da". Hala ere, Athleticek ez du argitu zenbat denbora beharko duen Herrerinek sendatzeko.
Larritasunaren arabera, baliteke Iagok Ligako lehen hiru partidak galtzea, selekzioen partiden ondorioz egingo duten lehen etenaldira arte.
Alex Remiro
Bigarren jardunaldian, abuztuaren 27an, bilbotarrek Huesca hartuko dute San Mamesen (22:00etan) eta hirugarrenean, irailaren 1ean, larunbata, Rayo Vallecanoren aurka jokatuko du, 18:30ean, Madrilen.
Horrela, denboraldi-aurrea taldeko hirugarren atezain modura hasi zuen Alex Remiro izango da lehoien titularra, Keparen aldegitearen eta Herrerinen lesioaren ondorioz.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa