Athletic club
FITXAKETA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ondarroako atezainak zazpi denboraldirako kontratua sinatu du talde ingelesarekin.
Kepa Arrizabalaga Chelsearen elastikoarekin. Argazkia: @ChelseaFC
Chelseak ofizialki jakinarazi du Kepa Arrizabalaga atezain bizkaitarra fitxatu duela hurrengo zazpi denboraldietarako.
Horrenbestez, Athleticeko jokalari ohia futbolaren historiako atezainik garestiena bihurtu da asteazken honetan, bere kontratuan jasotzen zen etete-klausulako 80 milioi euroak ordaindu baitituzte haren ordezkariek.
"Gauza ugari izan dira klub honetara ekarri nautenak. Irabazi dituen tituluak, gainerako jokalariak, hiriak, Premier txapelketa… Gauza askoren batura da, eta oso pozik nago Chelseak niregan konfiantza erakutsi duelako", esan du Kepak Chelseako jokalari gisa egin dituen lehen adierazpenetan, Londreseko klubak bere webgunean argitaratu dituenak.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa