23:56

Athletic club

DENBORALDI-AURREA

Athleticek galdu egin du ADO Den Haag taldearen aurka (3-2)

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Aritz Aduriz (17. min) eta Sabin Merino (78. min) izan dira talde zuri-gorriaren golegileak.

  • Mikel San Jose partidako jokaldi batean. Argazkia: @AthleticClub

    Mikel San Jose partidako jokaldi batean. Argazkia: @AthleticClub

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athleticek denboraldi-aurreko lehen porrota jaso du ADO Den Haag talde herbeheretarraren aurka (3-2), De Lutten egiten ari den egonaldiaren barruan jokatutako lagunartekoan.

Talde zuri-gorria aurretik jarri da markagailuan 17. minutuan, Adurizek sartutako gol bati esker. Norgehiagokak ordu erdia bete duenean, baina, etxekoek berdinketa lortu dute, kontra-eraso bat baliatuta (Becker).

Bigarren zatian, Athleticek guztiz aldatu du hamaikakoa, Herrerin atezaina izan ezik. Bigarren erdi horri ekin eta berehala bilbotarrek bi gol jaso dituzte bata bestearen atzetik (49. eta 51. minutuetan). Falkenburg eta El Khayati izan dira herbeheretarren golegileak.

Zuri-gorriek aldea murriztea lortu dute 78. minutuan, Sabin Merinoren bidez. Ordurako etxekoak bat gutxiagorekin zeuden, epaileak Kuipers kaleratu baitu.

Eduardo Berizzo entrenatzaile argentinarrak bi talde desberdin zelairatu ditu lehen eta bigarren zatietan.

Lehen zatia: Iago Herrerin, Capa, Unai Nuñez, Yeray, Yuri Berchiche, Iturraspe, De Marcos, Muniain, Cordoba, Aduriz eta Williams.

Bigarren zatia: Herrerín (Remiro, 53. min), Lekue, Nolaskoain, Balenciaga, Andoni Lopez, San Jose, Beñat, Mikel Rico, Susaeta, San Merino eta Ganea.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena