12:57

Athletic club

Iragarpen ofizialaren faltan

Frantziako hedabideen arabera, Athleticek Yuri fitxatu du 24 milioi euro ordainduta

Agnetziak | Erredakzioa

Pariseko taldeari jokalaria saltzea komeni zaio 60 milioi inguru behar dituelako finantza kontuetan garbi jokatzeko Europako kluben kontrolerako erakundeak jarritako baldintzak betetzeko.

  • Yuri, PSGrekin aurkeztu zuten egunean. Argazkia: Efe.

    Yuri, PSGrekin aurkeztu zuten egunean. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

"Le Parisien" egunkariaren arabera, PSG taldeak Yuri Berchiche hegalekoa Athleticera saldu berri du 24 milioi euroren truke, bonusak barne.

Diru kopuru horren arabera, fitxaketak uste baino apur bat merkeago aterako da eta 24 milioietara iristeko helburu batzuk bete beharko dira; normalean, helburu horiek jokatutako partida kopuruari lotuta joaten dira.

"Le Parisien"ek dioenez, fitxaketaren iragarpen ofiziala ondorengo egunetan egingo dute. Berchiche Realetik iritsi zen PSGra.

PSGk jokalaria saldu nahi du 60 milioi inguru behar dituelako finantza kontuetan garbi jokatzeko Europako kluben kontrolerako erakundeak jarritako baldintzak betetzeko. Yuri Parisko taldea uzten duen hirugarren jokalaria izango da, Odsonne Edouard Celtic Glasgowra eta Javier Pastore Erromara joan ostean.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena