17:01

Athletic club

Mundiala prestatzeko

Williams, Yeray, Nuñez eta Oyarzabal deitu ditu Lopeteguik Espainiarekin entrenatzeko

Erredakzioa

Athleticeko hiru jokalari eta Realeko futbolaria Espainiako selekzioaren Munduko Txapelketarako prestaketan egongo dira maiatzaren 28tik aurrera.

  • Iñaki Williams. Argazkia: EFE

    Iñaki Williams, dEspainia-Serbia partidan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Julen Lopetegui Espainiako futbol selekzioko hautatzaileak zazpi jokalari deitu ditu Munduko Txapelketarako prestakuntza faseko lehen txanpan taldeari laguntzeko entrenamenduetan. Zazpi jokalari horietatik, lau dira euskaldunak; Athleticeko Yeray Alvarez, Unai Nuñez eta Iñaki Williams, eta Realeko Mikel Oyarzabal.

Athleticeko hiru jokalariez eta Realeko futbolariaz gain, Jesus Vallejo (Real Madril), Carlos Soler (Valentzia) eta Rodrigo Hernandez (Vila-real) jokalariak ere deitu ditu Lopeteguik. Zazpi jokalari hauek, Mundialerako deialdian dauden beste jokalariekin elkartuko dira maiatzaren 28an, 18:30ean, Las Rozaseko (Madril) Futbolaren Hirian. Larunbatean Txapeldunen Ligako finala jokatuko duten Real Madrileko jokalariak beranduago elkartuko dira kontzentarziora.



Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena