Athletic club
Errusia 2018
Erredakzioa
Julen Lopetegui Espainiako futbol selekzioko hautatzaileak Errusiako Munduko Txapleketara eramango dituen 23 jokalarien zerrenda eman du, eta bertan egongo da Athleticeko atezaina.
Kepa Arrizabalaga. Argazkia: EFE
Kepa Arrizabalaga Athleticeko atezaina "pozik" azaldu da Julen Lopetegui Espainiako hautatzailearen zerrendan sartu delako Eruusiako Munduko Txapelketa jokatzeko, ekainaren 14tik uztailaren 15era artean.
"Pozik nago selekzioarekin Munduko Txapelketa jokatu ahalko dudalako", idatzi du Kepak twitter sare sozialeko bere kontuan eta Espainiako selekzioarekin Costa Ricaren aurka debuta egin zueneko (207ko azaroaren 11n) argazki batekin jantzi du testua.
Munduko Txapelketa bat jokatu zuten Athleticeko azken jokalariak Javi Martinez eta Fernando Llorente izan ziren; gainera, irabazi egin zuten 2010ean Hegoafrikan jokatu zen Mundiala. Kepa Arrizabalaga, Munduko Txapleketa bat jokatu duten Athleticeko 24. jokalaria izango da.
Feliz de formar parte de la @sefutbol en la copa del mundo!#rusia2018 @fifaworldcup pic.twitter.com/EunbjvCY4v
— kepa Arrizabalaga (@kepa_46) 21 de mayo de 2018
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa