Athletic club
Maiatzaren 5ean jasoko du
Agentziak | Erredakzioa
Puyol saria jasotzen duen laugarren jokalaria da, Matt Le Tissier (2015) ingelesa, Paolo Maldini italiarra (2016) eta Sepp Maier alemaniarra (2017).
Carles Puyol, Bartzelonako jokalaria zen garaian. Argazkia: Efe.
Carles Puyol Bartzelonako atzelariak jasoko du 2018. Urteko 'One Club Player Award' saria. Sari horren bidez, Athleticek aintzat hartzen ditu ibilbide profesional osoa talde berean egin duten jokalariak.
Puyol saria jasotzen duen laugarren jokalaria da, Matt Le Tissier (2015), Paolo Maldini (2016) eta Sepp Maier (2017) jokalarien ostean.
Bartzelonako jokalari ohiak 593 partida jokatu zituen bere taldearekin, eta 21 txapelketa irabazi (sei Liga, hiru Txapeldunen Liga, bi Errege Kopa, bi superkopa, kluben arteko bi munduko txapelketa eta Espainiako sei Superkopa. Horiez gain, 2008ko Eurokopa eta 2010eko Munduko Txapelketa irabazi zituen Espainiako selekzioarekin.
Puyolek maiatzaren 5ean jasoko du saria, Athleticek eta Betisek San Mamesen jokatuko duten neurketaren atsedenaldian.
Eskerrik asko @Carles5puyol ! #OneClupPlayerAward2018 ¿¿pic.twitter.com/9G2Bj1Iih5
— Athletic Club (@AthleticClub) 27 de abril de 2018
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:30 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa