14:04

Athletic club

Jokalaria, prest

Athletic PSGrekin negoziatzen ari da Yuri Berchiche fitxatzeko

eitb.eus

Paris Saint-Germainek 30 milioi euro eskatzen dizkio Bilboko klubari, baina Ibaiganen uste dute prezioa murriztu dezaketela. Berchiche prest dago Athleticera joateko.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

ETBk jakin duenez, Athleticek Yuri Berchiche fitxatzeko interesa du; izan ere, Ibaiganetik kontaktuan jarri dira PSGrekin jokalariarengatik prezioa eskatzeko. 2017ko udan iritsi zen Yuri Paris Saint-Germainera.

PSGk salneurria jarri dio euskal jokalariari eta Athletici jakinarazi dio Yurik 30 milioi euro balio dituela. Athletici garestia iruditzen zaio, eta klubak uste du prezio hori murriztu dezakeela. Paris Saint-Germainek 13 milioi euro ordaindu zizkion Realari Yuri fitxatzeko.

Berchichek begi onez ikusten du Athleticera joateko aukera. Gainera, ez du uste bezain beste jokatu Pariseko taldean. 28 partida jokatu ditu PSGk parte hartu duen lau txapelketetan.

Unai Emery PSG taldeko entrenatzaileak Yuri Berchicheren fitxaketa eskatu zuen Kurzawarekin hegaleko defentsako postua lehiatzeko. Hasieran Kurzawa zen titularra, baina Real Madrilen aurkako Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako partida biak hasieratik jokatu zituen Yurik.

Yuri Berchichek kontratua du Paris Saint-Germainekin 2021. urteko ekainaren 30era arte. Ibaiganen Yuri fitxatzeko negoziazioetan ari dira, eta talde zuri-gorriaren harrobian egon zen jokalaria Athleticera itzul daiteke PSG eta Athletic akordiora iristen badira.

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena