19:22

Athletic club

Athletic-Olympique Marseilla

UEFAk Olympique Marseillari egotzi dio San Mamesen gertatutako liskarren ardura

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Talde frantziarrak ezin izango dizkie bere zaleei sarrerarik saldu kanpoan jokatuko dituen hurrengo bi partidetan. Gainera, 30.000 euroko isuna ezarri dio.

  • Olympiqueko zaleek bengalak piztu zituzten San Mames barruan.

    Olympiqueko zaleek bengalak piztu zituzten San Mames barruan.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athletic eta Olympiquen artean jokatu zuten Europa Ligako norgehiagokan gertatutako liskarren harira irekitako txostenaren ebazpena eman du UEFAk ostegun honetan. Gertakari horietan, besteak beste, Athleticeko segurtasun pribatuko bi langilek zauriak jasan zituzten, horietako bat lepoan sastatu zuten objektu zorrotz batekin.

Horrenbestez, UEFAko Kontrol, Etika eta Diziplina Batzordeak erabaki duenez, debekatu egin dio Olympique Marseillari bere zaleei sarrerarik saltzea Europako lehiaketan kanpoan jokatuko dituen hurrengo bi partidetan. Gainera, 30.000 euroko isuna ezarri dio duela bi aste Bilbon izandako istiluengatik.

Hartara, talde frantziarrak ezin izango du sarrerarik banatu bere jarraitzaileen artean apirilaren 5ean Leipzigen aurka jokatu behar duen Europa Ligako final-laurdenetako joaneko norgehiagokarako.

Dena den, batzorde horrek argitu duenez, aipatu bigarren partidarako zigorra airean dago bi urtez. Tarte horretan, Marseillako zaleek "portaera ona" izan beharko dute zigor hori bete behar ez izateko.

Halaber, UEFAk Marseillari ezarritako zigor horretan 30.000 euroko isuna ere badago; izan ere, talde frantziarrari leporatzen dio bengalak piztu eta botatzea eta publikoarekin liskarrak eragitea, Diziplina Araudiaren 16. Artikulua hausteagatik.

San Mamesen jokatutako partida horretan, zeinetan Olympiquek 1-2 irabazi zion Athletici eta Europa Ligako final-laurdenak jokatzeko txartela eskuratu zuen, hiru pertsona atxilotu zituzten (bi frantziar eta belgikar bat) bi segurtasun langileri eraso egiteagatik.

Lehia hasi baino lehen, Olympiqueko jarraitzaileek bengalak piztu zituzten eta horietako bat futbol-zelaiko beheko eraztunera bota zuten. Ondoren, Ertzaintzak kargatu egin zuen 800 zale frantziarrak kokatuta zeuden gunean.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena