Athletic club
DOAKO SARRERA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Horrez gain, Spartakeko partida ikusteko '% 35eko hobaria' zuten bazkideek beherapen hori izaten jarraitu eta ordainpekoa den hurrengo partidan erabili ahal izango dutela erantsi du klubak
Zoryaren aurka Europa Ligan etxean jokatutako partida. Argazkia: EFE
Athleticeko bazkideek ez dute sarrerarik ordaindu beharko aurtengo denboraldian San Mamesen jokatuko diren Europa Ligako norgehiagokak ikusteko. Hala eman du jakitera asteazken honetan klubak ohar baten bidez.
Erabaki horren barruan, momentuz, otsailaren 22an Moskuko Spartaken aurka lehiatu beharreko kanporaketaren bueltako partida dago.
Horrenbestez, bazkide zuri-gorriak guztira lau aldiz joan ahalko dira euren zelaira "dirurik ordaindu gabe", baldin eta Zigandak zuzentzen duen taldeak txapelketa horretako finalerdietara heltzea lortzen duen.
Athleticeko zuzendaritzak "aparteko neurri gisa" hartu du erabaki hori, eta, gaineratu duenez, Spartakeko partida ikusteko "% 35eko hobaria" zuten bazkideek beherapen hori izaten jarraitu eta ordainpekoa den hurrengo partidan erabili ahal izango dute, "bai Klubeko Egun Erdian edo hurrengo denboraldietako europar kanporaketaren batean".
Aurreko europar kanporaketetan bazkide-txartela aktibatu eta erabi
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa