Athletic club
KONTRATUA BERRITU DU
eitb.eus
Erdilariak 2019ko ekainaren 30era arte luzatu du kontratua, 35 milioi euroko etete klausularekin.
Athletic Club taldeak ostiral honetan jakinarazi du Mikel Rico erdilariaren kontratua 2019ko ekainaren 30era arte luzatu duela. Kontratua eteteko klausula 35 milioi eurokoa da. Jokalariak eta Josu Urrutia taldeko presidenteak akordioa sinatu dute, eta horrela, Arrigorriagako jokalariak sei urte egingo ditu talde zuri-gorrian, 2013an Granadatik heldu ondoren. Jokalariak 33 urte ditu, eta Athleticekin 162 partida jokatu eta 13 gol sartu ditu.
Rico pozik agertu da kontratuaren luzapena sinatu ondoren. "Pozik nago. Beste urte bat hemen egotea oso handia da. Nire kasuan bezala kontratua bi aldiz berritzen duzunean, taldeak baloratzen zaituela sentitzen duzu. Oso garrantzitsua sentitzen zara, gehitzen jarrai dezakezula. Josuk esan zidanean kontratua luzatzeko ideia zutela, idaztea besterik ez zen geratzen", adierazi du. Halaber, baikor azaldu da denboraldiarekin, eta espero du Santander Liga Europan jokatzeko aukera ematen duten postuetan amaitzea eta Europa Ligan aurrera egiten jarraitzea.
"Ilusioa dugu, erronka handiak ditugulako aurrez aurre", azaldu du.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa