Athletic club
prentsaurrekoa
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
En una comparecencia en la sala de prensa José Iragorri, en la que ha estado acompañado por el presidente Josu Urrutia, el central ha querido 'dar las gracias' al Athletic por el interés mostrado.
Iñigo Martinez jokalari ondarrutarrak, behin bere etete-klausulan agertzen ziren 32 milioi euroak ordainduta, eta Reala utzi eta Athleticekin fitxatu ostean, prentsaurrekoa eskaini du astearte honetan San Mameseko Jose Iragorri prentsa-aretoan, Josu Urrutia Athleticeko presidentea aldamenean zuela.
Jokalariak nabarmendu duenez, Athleticek bere aldeko "apustu handia egin du", eta, hartara, eskertu egin dio talde zuri-gorriari berarenganako erakutsitako interesa.
"Noski, eskerrak eman nahi diot Athletici egun hauetan egin duen guztiagatik. Nire aldeko apustu handia egingo dutela igorri didate, eta horrek bultzatu nau urratsa ematera. Ez da erraza izan aldaketa gauzatzea, baina uste dut hori zela egin beharrekoa", esan du Martinezek. Gainera, garrantzia handikotzat jo du Athleticen proiektua.
"Oso pozik eta eskertuta nago, eta hemendik aurrera dudan onena ematea egokitzen zait klubaren interesaren alde egiteko".
Urrutiak ere esker ona azaldu dio jokalariari eman duen urratsarengatik: "Asko eskertzen diegu guregatik aurrerapausoak ematen dituztenei eta Iñigok eman egin du", iritzi dio.
Kazetarien galderei erantzuten hasi denean, jokalari zuri-gorri berriak onartu egin du ez dela "batere samurra inorentzat Realetik atera eta Athleticera etortzea", eta jakitun da horrek "txistuak" ekar diezazkiokeela Anoetara itzultzen denean. Alabaina, aitortu duenez, "Realeko etapa amaitzen" ari zitzaiola iruditzen zitzaion, eta erantsi du "bakoitzak bere bidea hartu" eta norberaren "etorkizunagatik begiratu" behar duela.
"Batzuei gehiago edo gutxiago gustatuko zaie, baina erabakia nirea dela onartu beharko dute, eta guztiak egon dira nirekin bat", azaldu du Realeko taldekide ohiei buruz berba egin duenean.
"Erabaki denbora gutxian hartu behar izan dut eta beste egoera batean izatea gustatuko litzaidake, baina ezin izan da horrela izan", zehaztu du.
Erabaki zaila
"Nire bizitzan hartu behar izan dudan erabakirik zailenetakoa izan da, baina hemen nago, eta Athleticen bidean aurkitzea, zure aldeko apustua egiten, eta, gainera, ez nolanahikoa, izugarrizko gozamena da".
"Pozarren nago hemen, oso ilusionatuta eta zelairatzeko prest", adierazi du, dagoeneko igandean, Gironaren aurkako partidan, aritzeko gogoekin.
Onartu duenaren arabera, Realeko jokalaria zela Athleticera sekula ez zela joango esan zuenean, hori hala pentsatzen zuelako esan zuen; aitzitik, ikuspuntu hori "aldatu" egin duela azaldu du, "heldu" egin delako eta gauzak desberdin ikusten dituelako. "Orduan horrela pentsatzen nuen, baina guztiok aldatzen dugu iritziz. Heldu egiten zara, eta gauzak diren modukoak ikusten dituzu. Garaia hartan iritzi horretakoa nintzen eta orain beste era honetara".
Horrez gain, oso "handinahi" azaldu da, "talde handi batera" heldu delako, "urtero zerbait lortzeagatik lehiatzen duena". Zentzu horretan, gogora ekarri du azken urteetan Athletic "tituluak lortzeagatik borrokan" ibili dela eta horietako bat ere "lortu" duela (2015eko Superkopa).
"Harro"
Horregatik guztiagatik, berarentzat "harrotzeko modukoa da" Athleticen fitxaketarik garestiena izatea. "Harro sentitzen naiz horrela izateaz, eta orain niregan jarritako konfiantza itzultzea besterik ez zait geratzen. Oso handinahia naiz, baita Athletic ere, ez dut esan nahi Reala ez denik", zehaztu du.
"Nik, berdegunean arerio gisa aritu naizen honek, beti uste izan dut azkeneraino borroka egiten dutela eta multzo trinkoa eratzen dutela. Klub handi batera nator, hemen ez da nahikoa sailkapenaren erdialdean geratzearekin", iritzi dio Martinezek.
Athleticeko jokalari berriak argitu duenez, bere garaian ez zuen Athleticen aurkako klausula sinatu, ez delako inoiz horren aldekoa izan. "Ez nuen nahi (klausula) areagotzen joan zedin urteak aurrera egin ahala, ezta nire etorkizuna klausula batera lotzerik", nahiz eta orain Athleticen duena 80 milioikoa izan.
Realari dagokionez, baieztatu du alde batetik "errudun" sentitzen dela talde txuri-urdina une honetan sailkapenean zein egoeratan dagoen ikusita, baina bere buruarengan eta etorkizunean pentsatzearen alde egin duela esan du. "Urrats hau orain ematen ez badut, mila gauza gerta daitezke. Inor ez etortzea, lesionatzea…".
Azkenik, Realzaleei eskerrak eman nahi izan dizkie, beti izan baitu euren babesa. "Normala da pozik ez egotea", baina baztertu egin du Athleticera diruak bultzatu joan denik, adierazi baitu Realean "bizitza konponduta
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa