Athletic club
Fitxaketa, itxita
Erredakzioa
Ingalaterrako klubak astelehen honetan ordaindu ditu jokalari frantziarraren etete-klausularen 65 milioiak eta Aymeric Laporte Cityko jokalari berria da.
Aymeric Laporte. Argazkia: EFE
Manchester Cityk Aymeric Laporteren etete-klausula ordaindu du astelehen honetan Espainiako Futbol Liga Profesionalaren egoitzan. Ingalaterrako klubak, etete-klausulak eskatzen zituen 65 milioi euroak ordaindu ditu.
Ondorioz, Laportek Athletick utzi du, eta Manchester Cityko jokalari berria da. Frantziarrak asteartean sinatuko du kontratu berria Cityrekin eta asteartean bertan izango da aurkezpena.
"Urtarrilaren 29an, astelehenean, Futbol Liga Profesionalak Athletic Clubari adierazi dio Aymeric Laporte jokalariak gure klubarekin lotzen zuen aldebakarreko kontratua-eteteko gaur egungo arautegiak eskatzen dituen betebeharrak bete dituela. Egiaztapenaren arabera, jokalariak 2009-10 denboralditik Athletic Clubarekin lotzen zuen kontratua bere ekimenez amaitzeko borondatea azaldu du, kontratuan ezarritako etete-klausularen kopurua ordaindiuta", jakinarazi du Athleticek bere webgunean.
Klubak eskertu egin dio Laporteri urte hauetan guztietan egindako lana: "Athletic Clubek, Aymeric Laporteri eskertu gura dio gurean egon den denboraldi guztietan eman duen guztia".
"Zentzu honetan Athletic Clubek lanean segituko du, bere lehen taldeko partaide izatea jokalari guztien xederik handiena izan dadin, arlo pertsonalean zein profesionalean, proiektu eta kirol filosofia berezi baten ordezkariak diren heinean. Gure etorkizuna iraganean libreki hartutako aukeran datza, harrotasunari loturik dagoena. Ideia honekin ehunka jokalarik bat egin dute gure lehen taldea aukera eta jomuga bihurtuz, bai euren kirol ibilbidean Athleticen nahita mantendu direnak, baita klubeko partaide izateari utzi diotenak uneko kirol erabakiak direla eta. Azken finean, jokalariak benetako konpromiso pertsonal eta kolektibo baten protagonistak dira, eta Athletic osatzen dugunoi bat egitea baino ez zaigu geratzen", gaineratu du Bilboko klubak.
Hurrengo egunotan, zehazteke dauden data eta ordutegian, Josu Urrutia presidenteak prentsaurrekoa eskainiko du.
Laporte, Athleticen 2009tik
Athleticek 2009. urtean fitxatu zuen Laporte, baina 16 urte bete gabe zituenez, Aviron Bayonen ibili zen jokatzen denboraldi horretan, nahiz eta Lezaman entrenatzen zuen sarritan. Talde zuri-gorriko gazte-mailetatik pasa ostean, Basconian ere jokatu zuen, baita Bilbao Athleticen ere. 2012. urteko azaroaren 28an egin zuen debuta Athleticen lehen taldearekin Europa Ligan, Hapoel Kiryat taldearen aurka. Marcelo Bielsa entrenatzaileak igo zuen lehen taldera, eta klubak lehen taldeko kontraua egin zion 2012ko abenduaren 17an. Ordutik, sei denboraldi jokatu ditu Lehen Mailan Athleticekin eta 2018ko urtarrilaren 29an utzi du klub zuri-gorria, Manchester Cityn jokatzeko.
tzeko.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa