14:43

Athletic club

Baieztatuta

Ibaiganen badakite Laporteren etete klausula astelehenean ordainduko dutela

eitb.eus

Defentsa zuri-gorriak ez du gaurko euskal derbia jokatuko Eibarren kontra San Mameseko futbol-zelaian.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Aymeric Laportek aurki utziko du Athletic. Ibaiganen badakite defentsaren etete klausula astelehenean ordainduko dutela eta ondorioz jokalariak agur esango diola taldeari.

Guardiolaren taldeak Laporte fitxatzeko egin duen bigarren saiakera da. Aurrekoan Athleticek eutsi egin zion, baina oraingoan frantziarra Manchesterrera doa. Premierreko klubak bihar edo etzi ordainduko du 65 milioiko etete klausula, gehi beste 650.000 euro solidaritate gisa. Hezkuntzagatik, berriz, ez du ezer ordaindu behar,

Laportek 24 urte betetzen baititu aurten eta sei urterako kontratua sinatuko du Guardiolak zuzentzen duen taldearekin, eta zazpi milioi eta erdi euro irabaziko ditu denboraldiko.

2016ko ekainean sinatu zuen Athleticekin azken kontratua 2020rarte eta orduan ere fitxatu nahi izan zuen Marchester Cityk, baina azkenean Athleticen geratu zen.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena