00:59

Athletic club

NEguko azoka

Laporte, Manchesterrera bidean, hainbat hedabideren arabera

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Guardiolak entrenatzen duen futbol-taldeak jokalariak egun duen 65 milioiko etete-klausula ordainduko duela baieztatu dute komunikabide ugarik.

  • Aymeric Laporte Athleticen elastikoarekin. Argazkia: EFE

    Aymeric Laporte Athleticen elastikoarekin. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Hainbat komunikabidek (besteak beste, COPE eta SER irrati-kateak, Fiebrerojiblanca webguneak edota El Mundo egunkariak) baieztatu dutenez, Manchester Cityk Aymeric Laporte Athleticeko jokalaria fitxatuko du neguko azokan, bere eskaintzari baietza eman eta gero.

Horrenbestez, Pep Guardiolak zuzentzen duen klubak jokalari zuri-gorriak egun duen 65 milioiko etete-klausula ordainduko luke datozen egunotan, eta, horrez gain, beste 5 milioi gehiago ordainduko lituzke jokalariaren trebakuntza-eskubideengatik.

Kepa Arrizabalagak 2025era arte kontratua berritu ostean, ematen zuen Athleticen urak baretuko zirela, baina itxura guztien arabera, ez da horrela izango.

Laporte azkenean Athleticetik aterako balitz, Jose Angel Ziganda bilbotarren entrenatzailea Nuñez, Etxeita eta Yerayrekin geratuko litzateke atzeko lerroaren erdian jarduten duten berariazko jokalari gisa. Horrez gain, gogoratu beharra dago ere, Mikel Sanjose ere aritutakoa dela toki horretan.

toki horretan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena