Athletic club
Fitxaketa
Erredakzioa
Eneko Boveda A Coruñako Deportivoko jokalari berria izango da. Horretarako, Athleticekin denboraldi amaierara arte zuen kontratua etengo du. Ondorengo egunetan egingo da ofizial.
Boveda eta Iniesta, Bartzelona-Athletic partida batean. Argazkia: EFE
Eneko Boveda Deportivoko jokalari berria izango da. Futbolari bizkaitarrak eten egingo du denboraldi amaierara arte Athleticekin lotzen zuen kontratua. 2018. urteko ekainaren 30ean bukatzen zuen kontratua Athleticekin Eneko Bovedak eta klubak ez dionez berritzeko eskaintzarik egin, bi aldeak akordiora iritsi dira kontratua eteteko.
Boveda Athleticeko harrobiko jokalaria da. Klubetik irten zen 2011-2012. denboraldian eta Eibarren lau denboraldi jokatu zituen, Bigarren B Mailan, Bigarren Mailan eta Lehen Mailan. 2015-2016. denboraldian Athletcek fitxatu zuen berriro eta bi denboraldi t'erdi Athleticen jokatu ostean, Deportivok fitxatuko du. Bovedak erdiko defentsa postuan eta eskuin hegaleko defentsa postuan joka dezake.
Bovedak froga fisikoak gainditu beharko ditu, eta behin gaindituta, kontratua sinatuko du Deportivorekin denboraldi honen amaierara arte eta beste bi urterako.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa