Athletic club
0-2
Erredakzioa
Talde zuri-gorriak 0-2 irabazi du Benito Villamarinen eta sei puntura utzi ditu jaitsiera postuak. Raul Garciak sartu du lehen gola penaltiz eta Feddalek bere atean sartu du bigarrena.
Raul Garcia, Betisi sartu dion gola ospatzen. Argazkia: EFE
Athleticek garaipen garrantzitsua lortu du Betisen aurka (0-2) Benito Villamarin zelaian, 2017. urteko azken partidan. Hiru puntu hauek lortuta, 21 puntu ditu talde zuri-gorriak 17 jardunaldiren ostean, eta jaitsiera postuak sei puntura utzi ditu.
Betis izan da baloiaren jabe lehen minutuetan eta gola sartzeko abagunea izan du Fabian Ruizen bitartez, baina bere jaurtiketa Iago Herrerin atezainak desbideratu du, eta zutoina ere jo du. Athleticen erantzuna etorri da ondoren, baina Feddalek atepetik atera du baloia. Neurketako 34. minutuan, Jordi Amatek ostikoa eman dio Aymeric Laporteri area barruan, eta epaileak argi ikusi du. Penaltia adierazi du Athleticen alde eta Jordi Amati txartel gorria atera dio. Raul Garciak 0-1ekoa sartu du penalti jaurtiketaren bitartez.
Bigarren zatiari jokalari bat gutxiagorekin ekin dio Betisek, baina erasokor zelairatu da Quique Setienek zuzentzen duen taldea eta arazo bat baino gehiago eragin dio Athleticen defentsari. Hala ere, Athleticek abaguneak izan ditu bigarren gola sartzeko; Raul Garciak gola sartzeko bi aukera argi izan ditu, baina ez du Adan atezainaren aurrean asmatu. Betis kontraerasoen bidez saiatu da berdinketa bilatzen eta Athleticek abaguneak barkatzen jarraitu du. De Marcosek ere abagune argia izan du, baina huts egin du Adan atezainaren aurrean. Neurketako 85. minutuan, ordea, De Marcos area barruan sartu da, eradiraketa egin du, eta Feddalek bere atean sartu du 0-2koa. Bigarren golak guztiz erabakita utzi du partida eta Athleticek eskuratu du garaipena.
Fitxa teknikoa:
0 - Real Betis: Adan; Barragan (Nahuel, m.84), Mandi, Feddal, Durmisi; Jordi Amat, Fabián; Joaquin, Camarasa (Boudebouz, m.70), Tello (Julio Gracia, m.84); eta Sergio Leon.
2 - Athletic Club: Iago Herrerin; Lekue, Unai Nuñez, Laporte, Saborit; De Marcos, Mikel Rico, Iturraspe, Susaeta (Cordoba, m.90); Raul Garcia (Beñat, m.84) eta Williams (Aduriz, m.70).
Golak: 0-1, M.36: Raul Garcia, penaltiz. 0-2, M.85: Feddal, bere atean.
Epailea: Juan Martinez Munuera.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa